Oraindik ez dakizu katalana hitz egiten?

 

Ez dakizu zergatik ikasi behar duzun katalana?

Katalana da Balear Uharteetako berezko hizkuntza duela 800 urtetik. Gainera, hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera. Balear Uharteetan denok dugu katalana ikasteko eskubidea, baita edozein egoeratan erabiltzekoa ere.

Biztanleriaren zati handi bat hizkuntza horretan mintzatu ohi da, eta gehienek ulertzen dute. Katalana egunerokoan erabiltzen da bai harreman pertsonaletan, bai laneko harremanetan, baita eremu publikoan ere: eskolan, administrazioan, hedabideetan…

Beste lurralde batzuetan ere hitz egiten dute katalana, eta, guztira, hamar milioi hiztun baino gehiago ditu hizkuntzak.

Katalana ikastea eta erabiltzea baliagarria izango zaizu:

  • Harrera egin dizun gizartean erabat eta modu naturalean integratzeko.
  • Gaur egun bizi zaren lurraldeko kultura, ohiturak eta tradizioak ezagutzeko.
  • Ateak irekitzeko lan-bizitzan eta harreman sozialetan.
  • Zure seme-alaben eskola-bizitzan parte hartzeko.

 

Katalana ikasi nahi duzu?

 

  • Katalana ikasteko hainbat baliabide

Esteka honetan Balear Uharteetan katalana ikasteko baliabideei buruzko gida bat kontsulta daiteke. Zure beharretara ondoen egokitzen diren baliabideei buruzko informazioa aurkituko duzu: ikastaroak, autoikaskuntzako zentroak, baliabide informatikoak eta Internet bidez eskuragarri daudenak, etab.

 

  • A l’abast. Oinarrizko komunikazioa katalanez

A l'abast katalanez hitz egiten ez duten eta Balear Uharteetako errealitate linguistiko eta kulturalera hurbildu nahi duten pertsonentzat pentsatutako baliabidea da. Eguneroko bizitzako ohiko egoeretan katalanez maiz erabiltzen diren esaldi sorta bat da. Ez da katalan ikastaro bat: dastatze-ariketa txiki bat besterik ez, ikasten jarraitzeko grina pizteko.

A l'abast PDF formatuan.

A l'abast sarean. A l'abast oinarrizko komunikazio-gida osatzen duten katalanezko testuak entzuteko aukera ematen du.

 

  • Mallorcat

Mallorcat katalanaren autoikaskuntzarako plataforma bat da. Baliabide horri esker, hitzak ikas ditzakezu irudietatik abiatuta, nola idazten diren ikus dezakezu, baita nola ahoskatzen diren entzun ere.

 

  • Maó en català. Oinarrizko katalan ikastaroa

Argitalpen honek eguneroko bizitzako komunikazio-egoerak eta hiztegia biltzen ditu, eta Maó hirian dago girotuta. Horretaz gain, hiri horretan bizitzeko eta katalana ikasteko dagoen eskaintzari buruzko informazio praktikoa eskaintzen du. Esteka honen bidez sar zaitezke.

 

  • Ep! Escolta i parla

Eguneroko bizitzako oinarrizko beharrak katalanez konpontzeko ahozko ikastaroa da, irudi, audio, bideo eta jarduera interaktiboekin. Hemen eskura dezakezu.